XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neutro, espektro arrunta den laratro bezala, eta bada ministro ere (P. Ab. 80).

Plural, neutral, natural, bokal, horizontal alderdi batzuetan zenbait mailegu arruntek azkenengo -e ta guzti korritu izan badute ere: ospitale, materiale, katedrale.

Eskultore, azkenengo -e gorderik, forma arrunten arteko kasu bakanen batzuetan motorra bezalakoak erabiltzen badira ere.

Singular, artikuluarekin singularra eginik, militar berdin.

Hala ere J. d'Etcheb.: singulare.

Uniber(t)sitate, bukaerako -tate hobetsirik.

2. Euskaraz badira, alabaina, atzerriko hizkuntzen eraginez arrunt bilakatu direnak, hala nola, mitin, tenis, eta abar, lehenago tabako eta halako hitzekin gertatu zen erara.

3. Iturri zaharra grekoa denean, formaren aldetik latinean zutena oinarritzat hartzen bada ere, amaierako -o gorde daiteke, mailegua bide arruntetik ez datorrenean: Dialekto, arkitekto, astro, filologo, filantropo, antidoto, anfotero, petalo, paralelo, tipo, zilindro, kristianismo, iudaismo bezala, (Leiç.), zentro baina kasu honetan Axularrek zentru darabil.

Autoreetan badira hurrengokoak bezalakoak, (Leiç.): heretiko, pedagogo, proselito, diptongo, misterio, trono, (Axular): paralitiko, martirio, tirano, (Belapeire): sinbolo, (Mogel, P. Ab.): anatomiko, mikrokosmo, pronostiko.

Grekozko analysis bezalako hitzak nominatiboko azken -s gabe har daitezke: analisi, katekesi, psikosi, neurosi (...).